Regesta dokumentalen funtsa, 1987 eta 1989 urteen bitartean sortua, Hiri Arkeologiako Gazteentzako Prestakuntza Ikastaroaren (CFJAU) eskutik. Artxiboetako dokumentuen laburpenak biltzen ditu, ondare arkeologikoaren inguruko datuak jasoz. Denborarekin, eta gaur egunera arte, funts hau eguneratzen joan da Arkeolanek burututako ikerketa-lanei esker, hauen artean familia-artxiboetatik ateratako informazioa izanik aipagarri.
Funts honen eraketan parte hartu dute: Pía Alkain, Rosa Ayerbe, Amelia Ceballos, Ignacio M. Ceberio, J. Antonio Etura, M. Luisa Etxeberria, Ana Galdós, M. Antonia Gereñu, Fernando Inza, Iñaki Muguerza, Virginia Rodríguez, Ana M. San Miguel, J. Ignacio Ugartemendia eta M. Mercedes Urteaga.
Gipuzkoako hiribilduen eremu arkeologikoen mugaketa jasotzen duen planimetria digitalizatua, 1987 eta 1989 urteen bitartean sortua, Hiri-Arkeologiako Gazteentzako Prestakuntza Ikastaroaren (CFJAU) eskutik.
Delineazio-lanen kargu: Arantza Carretero, Álvaro Echevarria, Iñaki Korta eta Joseba Peñagarikano.
Arkeolanek 1990 eta 2005 urteen bitartean burututako indusketen memoriak, Gipuzkoako Foru Aldundiak digitalizatuak.